Musikak zeregin garrantzitsua du haurren bizitzan. Mendeetan zehar, kultura guztietan, abestiak abestu izan dira umeak lokartzeko, lasaitzeko, haiekin jolasteko eta elkarreragiteko.

MHG-ean, zure txikiarekin musikaz gozatzeko aukera eskaintzen dizugu, zuen lotura afektiboa indartuz eta sendotuz.



Klase hauen helburua ez da musikari bikainak garatzea, baizik eta musika, tresna gisa erabiltzea haurren garapen integrala sustatzeko . Hau da, haien gaitasun kognitiboak, psikomotorrak, emozionalak, komunikaziokoak eta sozialak garatzea.







Musikaren bidez, haien sormena eta irudimena ere garatzen ditugu, sentikortasun artistikoa eskuratuz.

Esperientzi asko eskaintzen ditugu, non, haurtxoek manipulatzen, esploratzen eta esperimentatzen dute soinu-objektuak eta musika-tresnak erabiliz. Hainbat soinu, testura, material, sentsazio... Horrela, bere·zentzumenak eta kuriositatea estimulatzen ditugu·eta ikasten du.







Era berean, umearen gaitasun musikalak (ahotsa, entzumena, gaitasun erritmiko-psikomotorrak) Kantuaren , entzumenaren , instrumentuen perkusioaren eta gorputzaren mugimenduaren bidez garatzen ditugu.



Entzumen aktiboaren bidez garatzen ditugu bere entzumen-pertzepzioa eta barne-belarria.








Gure klaseetan, familian,gurasoek txikiekin elkarreragiten dute abesti mota askoren bidez: ongietorria emateko, trostan ibiltzeko, txalo egiteko, eskuekin eta hatzekin jolasteko, laztantzeko, kilimak, keinuak edo gorputz-perkusioa egiteko, instrumentuekin edo objektuekin kolpatzeko, txotxongiloekin edo uztailekin jolasteko, dantzatzeko, kulunkatzeko, sehaskatzeko...

Erabiltzen ditugun abestiak hizkuntza ezberdinetan daude (batez ere euskeraz eta ingelesez), eta horrela hizkuntza-garapena sustatzen dugu. Hiztegia eskuratzen, hizketaren erritmoa lortzen eta entzumen ulermenean laguntzen dugu, abestiak, olerkiak eta errimak erabiliz.

Era berean, Shantala Masajeko teknika batzuk erabiltzen ditugu gure musika saioetan haurrarekin elkarreragiteko, erlaxatzeko eta lotura emozionala sendotzeko.

Beste jarduera interesgarri batzuk ere egiten ditugu, hala nola: musikogramak interpretatzea, ipuin·musikalak entzutea, entzunaldiak eta musikaren elementuak margoketaren bidez adieraztea.

Psikomotrizitate jolasak ere egiten ditugu, koordinazioa, oreka, lateralitatea lantzen, giharrak indartzen, espazio egituraketa lantzen... haurrek ondo pasatzen eta gozatzen duten bitartean.

Haurrak esperientzia musikalak partekatzen ditu bere adinkideekin, gurasoekin eta irakasleekin elkarreraginean, horrela interakzio-soziala sustatuz.

Garapen emozionala sustatzen dugu. Haurrek musika komunikazio eta adierazpen bide gisa erabiltzen ikasten dute.·Horren bidez, emozioak eta sentimenduak adierazten dituzte (askotan, hitzekin adierazi ezin dituztenak). Musikak estresa erregulatzen eta enpatia garatzen ere laguntzen du.

Hainbat trebetasun ere garatzen dira, hala nola: kontzentrazioa, memoria, koordinazioa, sentikortasuna, pazientzia, autokritika, talde-lana, etab.

Erabiltzen dugun metodologia dibertigarria eta aktiboa da, non haurrek jolastuz eta gozatuz ikasten dute.

euBasque